XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Etxebizitza-Ministraritzaren Instalazio elektrikoak: Behe-tentsioa izeneko buletinean daudenak.

28.2.- ETXEBIZITZATAKO INSTALAZIO ELEKTRIKOAK EGITERAKOAN KONTUTAN HARTU BEHARREKO ARAUAK.

a) P.K.E.ren kaxa eta banaketa-koadro orokorra: (...).

Elektrikaria da PKEren kaxa eta banaketa-koadro orokorra ipini behar duena.

Kaxak, bata bestearen alboan jartzen dira.

Normalean horman landatzen dira, ateondoan edo Hall-ean, sarrerako atetik gertu.

Beste batzutan sukaldean ere ipintzen dira, baina beti erraz iristeko moduko lekuetan eta lurretik 1,5 metrotik 2 metrora (28.1 irudia).

28.1 Irudia: a) PKEren kaxaren eta b) banaketa-koadro orokorraren bista orokorra.

Instalazioa egiteko orduan, eroale neutroa (urdina), eta babes-eroalea (berdea eta horia), ebaki gabe pasa behar ditugu PKEren kaxatik banaketa-koadro orokorreraino.

Fase-eroalea (marroia edo beltza) PKEren kaxan ebakiko dugu, 10 edo 15 cmko muturrak utziz eta mutur hauen ertzetan presiozko terminal biribilak ipiniko ditugu.

Azkenik, elektrizitatearen Banatzaileak Potentzia Kontrolatzeko Etengailua (PKE) ipiniko du.

Banaketa-koadro orokorraren instalazioa 26.1 irudiak eta 26.3; 27.1 eta 27.2 taulen eskemek agintzen duten arabera egingo da.